XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SANTXA: Ba dago unitate nazional bat... nazionearen bilhotzearekin guztiok elkhartuta senti gaitezentzat.

HEIKO: Hau zure aburua da...

Zuen bihotza Madrilen bait dago.

SANTXA: Ez dut uste ethorkizun handirik dutela Españako bihotzak bertze lekhuetan lokalizatzen direla uste dutenek.

HEIKO: Bihotzeko gauza hoiek ez dute kontatzen ethorkizunaren iraikitzekotz, bainan ba dute kontatzen ezin justifika ditzazken raison de coeur delakoek.

SANTXA: Bainan justifikakuntza bilhatu behar dugu... ez duzu-a pentsatzen?.

HEIKO: Justifikakuntzak edozein gauzari eman diezakeogu... bainan gure bihotzean sakon-sakonki daramaguna, hau ezin dezakegu justifika.

Personen arteko maithasuna bezalakoa da... zenbait personak estonatzen dira neskatila bat urliarekin edo sandiarekin ezkondu delakotz.

Nehork ere ez dezake justifika... eta neure aburuz persona interesatuek ere ez dezakete... bainan bai ba dagotza bertze justifikakuntzak.

SANTXA: Ezkontide guztietan... Nik neuk ere nereak ez dietzaketzut eman, bainan bai ba dut bilhatzen zergatik agitu dudanez agitu nuen....

Hauxe behar bada indikatu nahi othe zenduen?.

HEIKO: Ez nehola ere ez neuk ez dut personalizatu...

Bihotzeko arrazoinez mintzatzen nintzen politikan.

SANTXA: Berhain nik neuk ere neure bihotzari eskatzen deraukot, bertze bihotzezko arrazoinez, ia zergatik nola zuk ezkondu behar zukeen ala Amaiakin ala nirekin, eta berhain ez zara ezkondu ez batarekin ez bertzearekin... eta hemen mundu guztiak gutariko baten senharra izanen zinela konsideratzen zuen.

Ez othe duzu pentsatzen hunelakoa zela?.

HEIKO: Justuki nola nehoiz ere gure-konduktaren arrazoin sakonenak ezagutzen ez bait ditugu, halatan ere ez dezakegu zergatik erran.

Eta galde egiten ba derautazu nola izan liteken ni zurekin edo Amaiarekin ez ezkontzea, mundu guztiak hunela pentsatzen zuenarren eta neuk ere hauxe nitzako soluzione hoberena lizatekela pentsatu nuenarren....

Egia da zurekin edo Amaiarekin ezkondu behar nukeen... eta gaur zuen senhar on bat ninzateke....

Ez dakit idealik bainan senhar on bat izaiten saiatu ninzatekeen.

Ez dakit zertan lan egiten nengokeen... (...).